Itxi

Musika

Jazz jaialdiak

Getxok jazz jaialdien denboraldia abiatuko du

N. V. | EITB Media

James Carter estatubatuar saxofoi-jotzaileak joko du Bizkaiko udalerriko jazzaldiaren 47. edizioko lehen kontzertu nagusian.

  • 21:00etan hasiko da, Muxikebarrin, James Carter Organ Trioren kontzertua

    21:00etan hasiko da, Muxikebarrin, James Carter Organ Trioren kontzertua

Euskal jazz-zirkuitua gaur, uztailak 3, hasiko da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 47. edizioaren eskutik. Hilaren 7ra arte, hamazazpi musika-emanaldi izango dira jaialdian, eta James Carter saxofoi jotzailea izango da horietako lehenengoaren protagonista.

Aurretik, Seada Quartetek Talde Lehiaketa zabalduko du, eta, Hirugarren Milurtekoa atalean, Irati Bilbao durangarra ariko da.

Organ Trio taldearen buruan iritsiko da Getxora Carter, Alex White bateria-jotzailea eta Gerard Gibbs teklatu-jotzailea ondoan dituela.

Hurrengo egunetan, Hiromi Sonicwonder, Rosenwinkel Turner Street Ballard, Stacey Kent eta Bill Frisell Trio arituko dira Getxoko ordainpeko kontzertuetan.