Musika
Ekainak 13 eta 14
Alan Parsons Live Project, BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiko lehen kartelburua
N. V. | EITB Media
Jaialdiaren zortzigarren edizioa Bilbao Arenan egingo dute, ekainaren 13 eta 14an, eta rock progresiboko artistaz gain, Lita Ford, Samantha Fish eta Sex Museum ere izango dira.
-
Alan Parsons. Argazkia: Simon Lowery.
Alan Parsons Live Project, Lita Ford, Samantha Fish eta Sex Museum dira BBK Bilbao Music Legends jaialdiak bere zortzigarren ediziorako iragarri dituen lehen artistak. Jaialdia Bilbao Arenan egingo dute, ekainaren 13an eta 14an, eta bi eguneko bonoak eskuragarri daude, 100 euroan.
2022an jaialdi honetan eman beharreko kontzertua bertan behera utzi zuen Parsonsek, eta aurten kitatuko du zorra rock progresiboko artistak. Harekin batera daude jaialdiko kartelean Lita Ford hard rockeko artista, Samantha Fish rock blues musikaria eta Sex Museum madrildarrak.
14 urtetik beherakoek doan izango dute sarrera.