Itxi

Musika

Argitalpena

Gorka Urbizuk single berria argitaratu du, "Bakan (I)"

Natxo Velez | EITB Media

Nafar musikariak bi kantuko diskoa aurkeztu du, iaz "Hasiera bat" diskoa luzearekin egin zuen bezala, Blue Monday egunez.

  • Gorka Urbizu, Gaztea sarietan

    Gorka Urbizu, Gaztea sarietan

Gorka Urbizuk Bakan (I) diskoa kaleratu du gaur, Blue Monday egunez, "gutxiago kontsumitzen den eguna" zuzenegia zelako-edo norbaitek –spoiler, saltzaile batek– "urteko egun tristeena" izendatu duen honetan.

Bakan (I) azal urdineko diskoa entzungai da dagoeneko plataformetan, eta martxoan kaleratuko dute 7 hazbeteko binilo formatuan. Bi kantu biltzen ditu, Gorka Urbizu buru duen taldeak zuzenekoetan jada aurkeztutakoak: "Herri txiki" eta "Etorkizuna ginenean" Urbizuk Leihotikan taldearentzat konposatu zuen kantuaren bertsioa, Gorka Armendariz nafar hardcore taldeko kantariaren ahotsak lagunduta.

Urbizuk aurreratu duenez, "izenburuko (I) horrek esan nahi du gisa honetako grabaketa gehiago ateratzeko" asmoa daukala eta laster iragarriko ditu 2025era begira kontzertuetarako dituen planak.