Itxi

Musika

Otsailak 8

Akerbeltz taldeak kontzertu solidarioa emango du La Cuadri del Hospi babesteko

N. V. | EITB Media

Agus Barandiaran, Aitor Gorosabel, Kai Nakai, Zuriñe Hidalgo, Mikel Urdangarin, Pasion Vega eta Ingot taldea izango ditu lagun, besteak beste, erromeria taldeak otsailaren 8an Bilboko BBK Salan.

  • Akerbeltzeko kideak eta gonbidatuetako batzuk, emanaldiaren aurkezpena. Argazkia: © Oihane Aramendia

    Akerbeltzeko kideak eta gonbidatuetako batzuk, emanaldiaren aurkezpena. Argazkia: © Oihane Aramendia

La Cuadri del Hospi ume minbizidunen eta hezur muineko dohaintza hedapenaren aldeko elkarteak elkartasun jaia ospatuko du Bilbon, BBK Salan, otsailaren 8an, 20:00etan dirua bildu eta Gurutzetako Ospitaleko onkologiako pazienteen eta haien familien egunerokoa eramangarriagoa izan dadin bideratzeko.

Ingot taldeak irekiko du kontzertua, Itziar Ituño kantaria buru, eta Akerbeltz erromeria taldeak hartuko dio lekukoa. Azken horiekin batera kantatuko dute Itziar Ituñok, Pasion Vegak, Yogurinha Borovak, Kai Nakaik, Zuriñe Hidalgok, La Txamak, Mikel Urdangarinek, Agus Barandiaranek (Korrontzi), Aitor Gorosabelek (Su Ta Gar), Jonyk (Kaotiko) eta Iñaki Ortiz de Villalbak (Betagarri).

Sarrerak salgai daude, zortzi euroko prezioan.

La Cuadri del Hospi 2015ean sortu zuten, eta minbizia duten haur eta nerabeen eta haien familien ongizatea hobetzeko lan egiten du: laguntza programa eta jarduerak dituzte eta LCDH Gunea sortu dute ospitaletik kanpo, onkologia pediatrikoko kontsulten eta tratamenduen zain dauden bitartean pazienteak, senideak eta laguntzaileak jolastu eta "beraiek izan daitezen".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura