Itxi

Musika

Uztailaren 25etik 27ra

Jimmie Vaughan, Bilbao Blues Festival jaialdiaren lehen izen handia

N. V. | EITB Media

The Faboulous Thunderbirds taldearen sortzaileak jaialdiaren txapela jasoko du, horren laugarren edizioan. Hamar kontzertu izango dira guztira Bilbon, uztailaren 25etik 27ra, eta agertoki nagusia Areatzan paratuko dute.

  • Jimmie Vaughan

    Jimmie Vaughan

Bilbao Blues Festival jaialdiaren laugarren edizioa uztailaren 25etik 27ra egingo dute, eta edizio honetako sari nagusia Jimmie Vaughanentzat (Texas, 1951) izango da. Kontzertua egingo du, gainera, Vaughanek jaialdiaren barruan.

1976an, The Fabulous Thunderbirds talde mitikoa sortu zuen Jimmie Vaughanek, Stevie Ray Vaughan blues rockaren mitoaren anaia nagusiak, Kim Wilson abeslari eta harmonizistarekin, Keith Ferguson baxu jotzailearekin eta Mike Buck bateriarekin batera. 1989an taldea utzi ondoren, bakarlari moduan karrera bikain bati ekin zion.

Hamar kontzertu izango dira guztira, hiru egunean, Bilbao Blues Festivalen, eta agertoki nagusia Areatzan jarriko dute.