Itxi

Musika

Lehiaketa

Euskal ordezkaritzarik ez Tolosako abesbatzen lehiaketan

Krisia dela eta, aurten haur abesbatzen lehiaketa bertan behera utzi behar izan dute antolatzaileek.

01:33
Tolosako abesbatzen lehiaketan, talde guztiak atzerritarrak

Tolosakoa da, Euskal Herrian egiten diren abesbatza lehiaketetan handiena. Urriaren 31an hasiko da. Aurten talde guztiak atzerrikoak izango dira, besteak beste Filipinas, Indonesia, Estatu Batuak eta Alemaniakoak.

Krisia dela eta, aurten haur abesbatzen lehiaketa bertan behera utzi behar izan dute antolatzaileek.

44. edizioa egingo du aurten Tolosako Lehiaketak eta kantu koralaren Europako erreferentea izango da urriaren 31tik eta azaroaren 4ra bitartean.

Hori bai, munduko korurik hoberenetako batzuk Euskal Herrira ekartzeak diru kostu haundia du eta, aurten dirulaguntza publikoen %20 murrizketa izan dutenez, oso erabaki gogorra hartu behar izan dute.

Bestalde, aurten ez da euskal ordezkaritzarik ezta Estatuko gainontzeko tokietatik egongo. Ana Arretxek uste du lehiaketaren maila altuak zaila egiten duela urtero hemengo abesbatzaren bat egotea.

Tolosan ez ezik, Euskal Herriko hainbat udalerritan ere 70 kontzertu inguru eskainiko dituzte abesbatzek, urria eta azaroa bitartean. Aukera aparta goi mailako musika koralaz gozatzeko.