Itxi

Musika

Zirkuitua

Benito Lertxundi, Betagarri eta Ruper Ordorika, Udagoieneko Osteran

Euskarazko ekoizpena ez dagoela krisian, hori frogatu nahi du Topaguneak eta hainbat emanaldi antolatu ditu Bizkaiko sei udalerritan.

04:21
Betagarri: 'Milaka izar berri'

Benito Lertxundi, Betagarri eta Ruper Ordorika bakarlariak Udagoieneko Osteraren XIII. edizioan parte hartuko dute. Gainera, Haatik dantza konpainia Iker Galartzaren, Sara Cortazarren eta Joseba Usabiagaren 'Hil arte bizi' eta Patxo Telleriaren eta Mikel Martinezen azken ikuskizuna, 'Lingua navajorum' ikusgai izango da Topaguneak antolatutako ekimenean.

Bizkaiko sei udalerritan izango da ekimena azaroaren 2tik 30era eta euskarazko ekoizpen artistikoak lurraldeko antzokietara hurbiltzea du helburu.

Elorrion hasiko dira emanaldiak, bertan 'Haatik' konpainiak dantza eta bertsoak uztartuko ditu 'Dantza berriak bertsoei jarriak' lanarekin. Unai Elizasuk zuzentzen du eta Aiert Beobide dantzariak parte hartzen du. Arriola antzokian izango da, 22:00etatik aurrera, zortzi euroko sarrerarekin.

Azaroaren 16an Benito Lertxundiren txanda izango da, Zallako Cine Teatron. "Oroimenaren oraina" azken disko aurkeztuko du. 20:00etan hasiko da ikuskizuna eta sarrerak 12 eurotan eskuratu daitezke.

Bilboko Kafe Antzokian izango da hurrengo geldialdia, Betagarri ska taldearekin. "Zorion argiak" diskoa aurkeztuko du azaroaren 22an, zortzi euroko sarrerarekin aurresalmentan eta 10 eurokoa kontzertuaren egunean bertan.

Igorreko Lasarte aretoan ere kontzertuak izango dira: Mikel Martinezen eta Patxo Telleriaren azken lana Tartean eta Ez dok Hiru Bikoteatroa konpainien elkarlana da. Azaroaren 23an izango da, 20:00etatik aurrera, sei euroko sarrerarekin.

Azaroaren 23an Ruper Ordorika Leioako Kultur etxean izango da, 'Hodeien azpian' diskoa aurkezten, 21:00etatik aurrera, 10 eurotan.

Muskizeko Meatzari aretoan ere emanaldi bat izango da: "Hil arte bizi" komedia, hain zuzen ere. Azaroaren 30ean izango da, 20:00etatik aurrera, sei euroko sarrerarekin.

Jasone Mendizabal Topaguneako zuzendariaren ustez, euskarazko sorkuntza "ez dago krisian" eta "euskarazko tradizio gutxi" duten herrietan ekitaldiak egitea goraipatu du, Zalla edota Muskizen bezala. "Aretoak bete daitezke", esan du.

Gazteei eskaintzen dien eskaintza ere goraipatu du Mendizabalek, Betagarri taldearen kontzertuarekin. "Punta-puntako kontzertuak dira eta populazioaren sektore guztietara heltzeko planteatu ditugu", esan du.

Benito Lertxundi, Betagarri eta Ruper Ordorika bakarlariak Udagoieneko Osteraren XIII. edizioan parte hartuko dute. Gainera, Haatik dantza konpainia Iker Galartzaren, Sara Cortazarren eta Joseba Usabiagaren 'Hil arte bizi' eta Patxo Telleriaren eta Mikel Martinezen azken ikuskizuna, 'Lingua navajorum' ikusgai izango da Topaguneak antolatutako ekimenean. Bizkaiko sei udalerritan izango da ekimena azaroaren 2tik 30era eta euskarazko ekoizpen artistikoak lurraldeko antzokietara hurbiltzea du helburu. Elorrion hasiko dira emanaldiak, bertan 'Haatik' konpainiak dantza eta bertsoak uztartuko ditu 'Dantza berriak bertsoei jarriak' lanarekin. Unai Elizasuk zuzentzen du eta Aiert Beobide dantzariak parte hartzen du. Arriola antzokian izango da, 22:00etatik aurrera, zortzi euroko sarrerarekin. Azaroaren 16an Benito Lertxundiren txanda izango da, Zallako Cine Teatron. "Oroimenaren oraina" azken disko aurkeztuko du. 20:00etan hasiko da ikuskizuna eta sarrerak 12 eurotan eskuratu daitezke. Bilboko Kafe Antzokian izango da hurrengo geldialdia, Betagarri ska taldearekin. "Zorion argiak" diskoa aurkeztuko du azaroaren 22an, zortzi euroko sarrerarekin aurresalmentan eta 10 eurokoa kontzertuaren egunean bertan. Igorreko Lasarte aretoan ere kontzertuak izango dira: Mikel Martinezen eta Patxo Telleriaren azken lana Tartean eta Ez dok Hiru Bikoteatroa konpainien elkarlana da. Azaroaren 23an izango da, 20:00etatik aurrera, sei euroko sarrerarekin. Azaroaren 23an Ruper Ordorika Leioako Kultur etxean izango da, 'Hodeien azpian' diskoa aurkezten, 21:00etatik aurrera, 10 eurotan.Muskizeko Meatzari aretoan ere emanaldi bat izango da: "Hil arte bizi" komedia, hain zuzen ere. Azaroaren 30ean izango da, 20:00etatik aurrera, sei euroko sarrerarekin. Jasone Mendizabal Topaguneako zuzendariaren ustez, euskarazko sorkuntza "ez dago krisian" eta "euskarazko tradizio gutxi" duten herrietan ekitaldiak egitea goraipatu du, Zalla edota Muskizen bezala. "Aretoak bete daitezke", esan du. Gazteei eskaintzen dien eskaintza ere goraipatu du Mendizabalek, Betagarri taldearen kontzertuarekin. "Punta-puntako kontzertuak dira eta populazioaren sektore guztietara heltzeko planteatu ditugu", esan du.