Itxi

Musika

Palmaresa

Ukraniako Credo Abesbatza, Tolosako 44. Abesbatza Lehiaketan irabazle

Erredakzioa

Ukraniako taldeak lau sari lortu ditu: Kutxa Saria, Eusko Jaurlaritzaren Golardoa, beste bat ahots nahasiak-polifonia sailean eta izendapena Europako Abesbatzen Sari Nagusirako.

00:59
Ukrainako korua da Tolosako Abesbatza Lehiaketaren irabazlea

Tolosako 44. Abesbatza Lehiaketaren palmaresa jakitera eman dute larunbat honetan. Aurtengo edizioan Ukraniako Credo Abesbatza izan da garaile, guztira, lau sari eskuratu dituelako: Kutxa Saria, Eusko Jaurlaritzaren Golardoa euskal abesti baten interpretazio onenari (Lorenzo Ondarraren 'Pater Noster' abestiagatik), ahots nahasiak-polifonia saileko lehen saria, eta ahots nahasiak-folkloreko saileko lehen saria.

Halaber, talde ukraniarrak 2013an Italiano Arezzon izango den Europako Abesbatzen Sari Nagusirako izendapena lortu du. 

Ahots nahasiak-polifonia atalean, Frantziako Mikrokosmosek bigarren saria eskuratu du; eta Irlandako New Dublin Voicesek, berriz, hirugarren saria.

Irabazleen zerrenda osoa

AHOTS NAHASIAK-FOLKLOREA

LEHENENGO SARIA: CREDO ABESBATZA, Ukraina

BIGARREN SARIA: MIKROKOSMOS, Frantzia

HIRUGARREN SARIA: UNIVERSITY OF THE VISAYAS CHORALE, Filipinak

AHOTS TALDEAK- MUSIKA ERLIJIOSOA

LEHENENGO SARIA: THE ROSE ENSEMBLE, Estatu Batuak

BIGARREN SARIA: DAARLER VOCAL CONSORT, Alemania

HIRUGARREN SARIA EXAEQUO: LATVIAN VOICES, Letonia eta ENSEMBLE QUARTONAL, Alemania

AHOTS TALDEAK- MUSIKA PROFANOA

LEHENENGO SARIA: THE ROSE ENSEMBLE, Estatu Batuak

BIGARREN SARIA: LATVIAN VOICES, Letonia

HIRUGARREN SARIA: ENSEMBLE QUARTONAL, Alemania