Itxi

Musika

Martxoak 14-22

BilbaoPoesia jaialdiak sei emanaldi eta hiru kontzertu eskainiko ditu

N. V. | EITB Media

Mursegok Markos Gimenoren palindromoetan oinarrituta egingo duen errezitalak eta Gontzal Mendibilek Blas de Oteroren omenez egingo duen kontzertuak irekiko dute jaialdiaren 26. edizioa.

  • Mursegoren emanaldi batek irekiko du jaialdia martxoaren 14an

    Mursegoren emanaldi batek irekiko du jaialdia martxoaren 14an

BilbaoPoesia jaialdiak 17 poeta bilduko dituen sei errezitaldi eta hiru kontzertu eskainiko ditu martxoaren 14tik 22ra, Udalak gaur, asteartearekin, iragarri duenez.

Jaialdia martxoaren 14an hasiko da, Maite Arroitajauregi Mursegoren kontzertu batekin, eta biharamunean Gontzal Mendibilek Blas de Oteroren omenezko kontzertua emango du.

Errezitalak hilaren 16an hasiko dira, eta martxoaren 21ean, Poesiaren Nazioarteko Egunean, bukatu, Lauren Mendinueta kolonbiarraren, Jessica Zuan suitzarraren eta Miren Agur Meaberen ahotan.

Horiez gain, Bidebarrieta Liburutegian izango dira Harkaitz Cano, Fernando Chivite, Tere Irastortza, Isabel Bono, Pablo Garcia Casado, Berta Piñan, Laia Noguera, Jose Rui Teixeira, Sara Herrera Peralta, Aroa Moreno, Ben Clark, Luis Muñoz, Amalia Iglesias eta Maribel Andres.

Jaialdia martxoaren 22an bukatuko da, Manuel Gerenak emango duen flamenko kontzertuarekin.