Musika
Jazz
Musikenen sortutako jazz egitasmoa, 'Zuri'
Jose Abadias gitarristaren eta Satxa Soriazu piano-jotzailearen egitasmoa da 'Zuri'.
Musikenen, sortu berria da jazzean trebatutako lehen belaunaldia. Horren adibide ditugu Jose Abadias gitarrista eta Satxa Soriazu piano-jotzailea, disko eta guzti datoz, 'Zuri'.
Satxa Soriazu piano-jotzaile hernaniarra eta Jorge Abadias gitarrista zaragozarra biak ikaskide izan ziren Musikenen, eta bertan hasi ziren entseguak egiten 2009tik aurrera.
Jazz musikaren klasikoak hartu zituzten abiapuntu gisa, baina pixkanaka, euren kantuak konposatzen eta jotzen hasi dira.
'Zuri' honetan laukotean grabatu dute Aritz Luzuriaga kontrabaxu eta Vincent Thomas bateriaren lankidetzarekin. Berederatzi abesti biltzen ditu 'Zuri' diskoak, zazpi bata zein besteak sortuta eta bi remake.
Aurki Gazteizko Zapa ibook argitaletxeak liburu elektronikoa kaleratuko hiru hizkuntzatan 'Zuri' txakurraren istorioarekin eta noski Zuri diskoko musikarekin. Bigarren urratsa, datorren ostiralean kontzertua eskeiniko dute Hernanin.