Musika
Disko berria
Bizardunak, klasikoetara buelta
Nafarroako taldeak 'Ur ederra kirats infinituan' izeneko diskoa kaleratu du, ohikoa duten bezala, kritika sozial nabariarekin.
Bizardunak talde nafarrak disko berria kaleratu du, ohi duenez, folk eta rock musika nahastuz. "Ur ederra kirats infinituan" izena du, eta kantuek kritika soziala arnasten dute.
Bizardunak taldekoek Bilboko pub baten giroa aukeratu dute, orain arte legez, euskal folkaren iturrietatik urrun dagoen azken folk-rock grabazioa aurkezteko.
Izenburuak dioenez, Ur ederra kirats infinituan, kantuen hitzek etsipenera jotzen dute. "Necrobestialismo" izeneko kantuan adibidez, duela bi urte ezagutu zuten Durangoko Azokaren kritika gordina egiten dute.
Irlandako folka ahaztu gabe, Fairport Convention eta Steeleye Span bezelako taldeen musikara jo dute oraingoan.
Folk ingeles eta amerikarretik gertuago daude. Bederatzi lagun ditu taldeak, denak eskarmentu handikoak beste talde batzuetan. Hilabete barru zuzenean izango ditugu azken kantu berri hauekin.