Itxi

Musika

Uztailak 24-27

Dupla, Ibil Bedi, Sukena, Su Ta Gar eta Gatibu, azken Hatortxu Rocken

N. V. | EITB Media

Musika jaialdiak bere azken edizioa egingo du udan, uztailaren 24tik 27ra, Lakuntzan. Aurreko izenetara batu zaio gaurko talde eta musikari errenkada: Bulego, Buitraker, Banda Bassotti, Tatxers, Gozategi…

  • Dupla taldea Lakuntzan izango da

    Dupla taldea Lakuntzan izango da

Hatortxu Rock euskal presoen aldeko musika jaialdiak bere azken edizioa, hogeita hamargarrena, egingo du uztailaren 24tik 27ra, Lakuntzan, eta, gaur, ostegunarekin, antolatzaileek bertan izango diren hainbat talde eta musikari iragarri dituzte: Chulería Joder, Dupla, Maskak, Burutik, Tribade, Brigade Loco, Ibil Bedi, Añube, Sukena, Süne, Bad Sound, The Lio, Leihotikan, Les Testarudes, DJ Plan B, Su Ta Gar, DJ Trapella, Gatibu, La Jodedera, Kaotiko, Maruxak eta Non Servium.

Izen hauek aurretik iragarritakoei batu zaizkie: Bulego, Nøgen, Skabidean, Banda Bassotti, Tatxers, Streetwise, Betagarri, Los Zopilotes Txirriaos, Eñaut Elorrieta, Gozategi eta hiru talderen itzulera, Autobus Magikoa, Buitraker eta Never Surrenderrena.

Hiru eguneko bonuak 110 euroan daude salgai, jaialdiaren webgunean.