Musika
Kontzertua
The Black Keys, Madrilen
'Lonely Boy' arrakastaren egileak Madrilgo Kirol-Jauregian izango dira gaur gauean. Sarrera guztiak agortuta daude.


The Black Keys Madrilgo Kirol-Jauregian izango da asteazken honetan, Estatuan eskainiko duten kontzertu bakarrean. Albo batetik ikusteko sarrerak gelditzen dira soilik, 39,70 eurotan.
'El Camino' 2011ko disko goraipatuenetariko bat izan zen. Patrick Carneyk (bateria) eta Dan Auerbachek (ahotsa eta gitarra) osatzen dute bikoa eta 'Lonely Boy' kantuarekin mundu mailako arrakasta lortu zuten.