Musika
Kontzertua
Manolo García Kursaalera heldu da
Kontzertua eskainiko du gaur Donostian eta antzoki eta auditoriotan egiten ari den biran dago murgilduta. 'Los días intactos' deitzen da bere azken lana.
-
Manolo García. Argazkia: manolo-garcia.com
Manolo García bakarlaria Kursaal Auditorioan izango da gauean, sarrerak ia agortuta. Musikaria antzoki eta auditoriotan ari da zuzenean Los días intactos lana aurkezten. Hiru astetan Espainiako disko salduenen artean izan da eta Platinozko Disko Hirukoitza da.
Jende asko bildu du bira honetan, sarrera guztiak saldu ditu kontzertuen %95ean. Madrilgo Kongresuen Jauregian izan da sei egunetan eta beste sei Bartzelonan, horietako askotan sarrera guztiak agortuz. Palau de la Musican eskaini zuen kontzerturako, sarrera guztiak ordu erdi baino gutxiagoan saldu zituen.
Roquetasen (Almerian) hasi zen bira eta azken txanpan da. Donostiako kontzertuaren ostean, Gasteizen izango da 30ean eta azken kontzertua abenduaren 4an izango da Madrilen. 50 kontzertu baino gehiagorekin, bira luzea egin du Manolo Garciak.