Itxi

Musika

Azken edizioa

Hatortxu Rock jaialdiak Latzen, Afu, Skatu eta Alaitz eta Maider taldeen buelta iragarri du

N. V. | EITB Media

30. edizioarekin azkena joko duen euskal presoen aldeko jaialdiak kartela betetzen jarraitzen du, eta izen gehiago batu dizkio orain artekoei: Buitraker, Autobus Magikoa, Never Surrender, Tatxers, Dupla, Skabidean, Chulería, Joder!, Gatibu, Brigade Loco, Non Servium, Sukena, Bulego, La Jodedera...

  • Latzen. 2025ean

    Latzen. 2025ean

Latzen, Afu, Skatu eta Alaitz eta Maider bueltan dira berriz. Oñatiko heavy taldeak zuzenekoa emango du, hirugarren etapa honetan, Hatortxu Rock jaialdiaren 30. eta azken edizioan; uztailaren 24tik 27ra egingo dute jaialdia, Lakuntzan.

Latzen taldea 1993an sortu zuten, Oñatin, eta maketa bat (Heriotzari deika, 1995) eta bi disko (Kontzientzia ala infernua, 1996, eta Ardi larruz, 1998) argitaratu zituen, 1999an banandu aurretik. 2007an, laukoteak itzulera bira bat egin zuen, Hellmuga diskoan jasoa gelditu zena. Orain, 17 urte geroago, "Laztana", "Ze ingo xu" eta beste kantu asko berriz entzungo dira agertokitik, Lakuntzan oraingoan.

Afu Barañaingo salsa-reggae taldea da. 2020an atera zuten azken diskoa, "Larruazalean". Haien jaioterrian eman zuten azken kontzertua, herriko jaietan, 2023ko ekainean, "AFU azken dantza" izenpean. Hiru aldiz egon dira Hatortxun, eta agertokiak utzi eta bi urtera, laugarren hitzordu bat izango dute Hatortxurekin.

Skatu Iruñerriko hainbat gaztek osatu zuten 2007an. Ska-reggae taldeak, zortzi urteren ostean amaitu zuen ibilbidea. 2015eko abenduan jo zuten azken kontzertuan, non eta Hatortxu Rockeko 18. edizioan.

Alaitz eta Maider Oiartzungo bikoteak trikiti-pop erritmoak josi zituen 1989 eta 2004 artean. Bi hamarkada igaro dira eta berriz ere oholtza batera igoko dira. Hatortxu Rockeko agertokian ez dira bakarrik egongo eta haien ibilbide luzeko kanta gutxi batzuk bat taularatuko dituzte Iruñeko Burutik taldeak lagunduta.

30. edizioarekin azkena joko duen euskal presoen aldeko jaialdiak kartela betetzen jarraitzen du, eta izen gehiago batu dizkio orain artekoei: Buitraker, Autobus Magikoa, Never Surrender, Tatxers, Dupla, Skabidean, Chulería, Joder!, Gatibu, Brigade Loco, Non Servium, Sukena, Bulego, La Jodedera, Ibil Bedi, Süne, Kaotiko, Banda Bassotti, Betagarri, Eñaut Elorrieta, Gozategi…

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura