Musika
'Azula'
Mikel Urdangarin, soilagoa baina estiloari eutsiz
'Azula' izeneko disko berria plazaratu berri du bakarlariak. Hiru musikarirekin batera grabatu du, soinu soilagoa eta garbiagoa lortuz.

Mikel Urdangarinek disko berria kaleratu du: "Azula". Azula eta ez urdina, bere etxean hala esan delako beti. Disko honetan, talde osoaren ordez, hirukotea baino ez dauka lagun. Horrek bere musikaren soinua aldatu du.
"Euria ari du" da bideokliparen kantuko izenburua. Unai Iturriagarena da letra eta bizitzan galtzen ikasi beharraz dihardu.
Disko honetan Urdangarinek bateria, teklatua eta gitarra baino ez ditu lagun. Soinu soilagoa, garbiagoa eta horren emaitza baina, beti ere, bere berezko estiloari eutsi dio Mikel Urdangarinek.