Musika
Izendapena
Roberto Ugarte izango da Euskadiko Orkestraren zuzendari nagusia
N. V. | EITB Media
Orkestraren Administrazio Kontseiluak Ugarte gasteiztarra izan dadin proposatuko dio Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluari, bihar onar dezan Oriol Roch ordezkatzeko.
-
Roberto Ugarte Alvarado
Roberto Ugarte Alvarado (Gasteiz, 1962) izango da Euskadiko Orkestraren zuzendari nagusia. Euskadiko Orkestraren Administrazio Kontseiluak proposamen hori helarazi dio Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluari, organo horrek baitu izendapena egiteko eskumena.
Ugartek Oriol Roch ordezkatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko orkestra publikoaren gidaritzan, katalanak 2014tik zuzendu eta gero. Euskadiko Orkestraren Administrazio Kontseiluak eskerrak eman dizkio Rochi, "azken urteetan Euskadiko Orkestraren zerbitzura egindako lanagatik".
Gobernu Kontseiluak izendapena onartu ondoren, zuzendari berria maiatzean hasiko da beharrean.
Roberto Ugarte musikaria da, gitarra espezialitatean. Piano interprete, gitarra-jotzaile, laguntzaile eta abeslari lanetan jardun du Errenazimentuko eta Barrokoko musikako hainbat taldetan, baita irakasle eta koru zuzendari ere. Azken hogei urteetan, musika-erakunde handien kudeaketan eta zuzendaritza artistikoan egin izan du lan: Kanaria Handiko Orkestra Filmanomikoko koordinatzaile artistiko, Madrilgo Orkestra eta Abesbatza Fundazioko gerente, Scherzo Fundazioko zuzendari artistiko eta gerente eta Granada Hiria Orkestrako gerente.
Euskaraz badaki Ugartek, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta italieraz ez ezik.