Itxi

Musika

Kontzertua

Jennifer Lopezek BECen emango duen kontzerturako sarrerak apirilaren 16an jarriko dituzte salgai

N. V. | EITB Media

Estatubatuar artistak uztailaren 16an emango du kontzertua Bilbao Exhibition Centerren, "Up all night live 2025" biraren barruan.

  • Jennifer Lopez

    Jennifer Lopez

Jennifer Lopez estatubatuar artistak uztailaren 16an BECen (Barakaldo) egingo duen kontzerturako sarrerak apirilaren 16an, asteazkenarekin, jarriko dituzte salgai, 12:00etan, Enter Tickets sarrerak salerosteko plataforman.

Bi egun lehenago, apirilaren 14an 12:00etan, aurresalmenta esklusiboa aktibatuko dute Banco Santander banketxearen bezeroentzat.

Jennifer Lopezek ibilbide osoko kantu arrakastatsuenak interpretatuko ditu Up All Night Live biran; ibilbide horretan, 80 milioi disko saldu ditu, eta 28 milioi entzule ditu hilean Spotify musika zerbitzarian.