Itxi

Musika

Laugarren edizioa

Benito Lertxundiren kantagintza aztertuko dute Kanterri ikastaroan

N. V. | EITB Media

Kanterri euskarazko kantagintzaren inguruko ikasgunearen laugarren saioa Oiartzunen egingo dute, utzailaren 4 eta 5ean, eta Orioko musikariaren obra eta itzalari begiratuko diote, hainbat ikuspegitatik.

  • Benito Lertxundi, emanaldiak utzi dituela iragartzeko prentsaurrekoan

    Benito Lertxundi, emanaldiak utzi dituela iragartzeko prentsaurrekoan

Kanterri euskal kantagintzaren inguruko egitasmoak laugarren ikastaroa antolatu du uztailaren 4 eta 5erako, "Kantari historikotzat naukate, Benito Lertxundiren kantagintzaz" izenburupean.

Bi saiotan, Ane Ablanedo Benitoren zale eta adiskideak (Benito, gure emozioen alkimista), Juantxo Zeberio musikariak (Zerk bereizten ditu Benitoren kantuak? ), Itziar Navarro musikari, musikologo eta kantuzaleak (Orioko bardoaren lorratzean. Benito Lertxundiren ibilbideari errepaso kantatu bat ), Imanol Artolak (Benito Lentxundiren kantuak garai soziopolitikoen isla) eta Iker Gurrutxaga kazetariak (Benito Lertxundi, Talai-Menditik Mendibeltzera) Orioko musikariaren jardunaren eta itzalaren hainbat ertzi buruz jardungo dute, Oiartzungo udaletxeko batzar areto nagusian.

Interesa dutenek maiatzaren 8ra arteko epea dute izena emateko. Bi saioetarako (soldatadunek 40 euro / soldatagabeek 20 euro) edo saio bakarrerako txartelak eska daitezke.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura