Musika
Argitalpena
Gatiburen bosgarrena, 'Zazpi kantoietan'
Alex Sardui eta taldekideak bueltan dira, rock and rollaren esentziari eutsiz, bizi pozaz beterik. Kanta gutxiago dakartza eta diskoa ere, merkeago dator.
"Zazpi kantoietan" du izenburu Gatiburen disko berriak. Euren bosgarren diskoa da hamar urteko ibilbidean. Rock and rollaren esentziari eutsiz, bizi pozaz datoz disko honetan ere Alex Sardui eta taldekideak.
Betiko indarrarekin, bizi pozarekin, edonor gatibatzeko prest berriro ere Gatibu. Disko honetan, baina, abesti lasaiagoak ere saritu ditu Gernikako taldeak.
"Zazpi kantoietan" zazpi kantu baino ez daude. Kanta gutxiago, eta diskoa ere, merkeago. Merkatuaren gorabeherak gora behera, 10 urteko bidea egin dute dagoeneko Gatibukoek.
Hamar urte barru, agian, hor aurkituko ditugu berriro ere kale kantoian.