Musika
MUSIKA ETA ELKARTASUN JAIALDIA
7.049 txanda betetzeko boluntario bila ari da Hatortxu Rock jaialdia
EITB MEDIA
Lakuntzan egindako agerraldian, uztailaren 24tik 27ra bertan ospatuko den azken jaialdirako laguntzaileak eskatu dituzte. 30. edizioarekin emango diote amaiera musika eta elkartasuna uztartzen dituen jaialdiari.
-
Hatortxuko antolatzaileen agerraldia gaur, Lakuntzan.
Dozenaka lagunek agerraldia egin dute larunbat honetan Lakuntzan, uztailaren 24tik 27ra bertan ospatuko den Hatortxu Rock jaialdirako boluntarioak eskatzeko. Euskal Herria auzolanaren herria dela aldarrikatu dute eta abiapuntu horrekin, 7.049 txanda bete behar dituztela nabarmendu dute.
30 urte eta gero, aurtengo udan ospatuko da azken aldiz musika eta elkartasuna uztartzen dituen jaialdia. "Hatortxu Rock auzolanean eraikitako jaialdia da, milaka bolondres izan dira Hatortxuren sostengu eta historiaren parte", adierazi dute antolatzeeileek, eta amaiera borobila emateko, milaka boluntario behar dituztela berretsi dute.
Hatortxu Rocken webgunean eman daiteke izena eta baita emailez ere, txandak@hatortxurock.eus helbidera idatziz.
¿ 7.049 txanda bete beharko ditugu 30. edizio honetan beraz badakizu, jantzi petoa eta egin txanda!
— Hatortxu Rock (@Hatortxurock) April 12, 2025
¿¿ https://t.co/oiprsnb2R8#htx30 #agurhatortxu #auzolana #elkartasuna pic.twitter.com/7LgrbsSm3K
Kontzertuak
Hiru egunetan zehar, punta puntako musikariak ikusi eta entzun ahal izango dira aurten ere Hatortxu Rocken. Horien artean: Chulería Joder, Dupla, Maskak, Burutik, Tribade, Brigade Loco, Ibil Bedi, Añube, Sukena, Süne, Bad Sound, The Lio, Leihotikan, Les Testarudes, DJ Plan B, Su Ta Gar, DJ Trapella, Gatibu, La Jodedera, Kaotiko, Maruxak, Non Servium, Buitraker, Autobus Magikoa, Never Surrender, Tatxers, Skabidean, Bulego, Latzen, Afu, Skatu, Alaitz eta Maider,Banda Bassotti, Gozategi etab.
Hiru eguneko bonuak 110 euroan daude salgai, jaialdiaren webgunean.