Itxi

Musika

Doako kontzertuak

Bilbao BBK Live Abusura, Abantora eta Zornotzara iritsiko da

N. V. | EITB Media

Bilboko jaialdi handiaren atariko gisa, Bilbao BBK Live Herrian, Abanton maiatzaren 17an eta Zornotzan maiatzaren 24an, eta Bilbao BBK Live  Hirian, Abusun ekainaren 7an, egingo dituzte.

  • PiLT Bilbao BBK Live Hirian ekimenean arituko da, ekainaren 7an, Abusun

    PiLT Bilbao BBK Live Hirian ekimenean arituko da, ekainaren 7an, Abusun

Azken urteetan ohitura bihurtu denez, Bilbao BBK Live jaialdia Bilboko beste auzo batzuetara ez ezik (Bilbao BBK Live Hirian Abusun egingo dute aurten, ekainaren 7an), Bizkaiko beste herri batzuetara ere zabalduko da maiatzean eta ekainean, Bilbao BBK Live Herrian eta Bilbao BBK Live Hirian ekimenen bidez.

Aurten, Abanton (maiatzak 17) eta Zornotzan (maiatzak 24) izango dira hiritik kanpoko kontzertuak, Kobetamendin uztailaren 10, 11 eta 12an egingo den jaialdiaren aurrerapen gisara.

Abanton, Jimena Amarillo, Los Niños Jesús, Ben Yart, Confeti de Odio, Amatria, Galerna, Aimarz, Amona Molona, Las Petunias eta The Soulers arituko dira.

Zornotzan, berriz, Colectivo Da Silva, Leihotikan, Los Deltonos, Rakky Ripper, Marilia Monzón, Tiburona, STR, Pauline de la Playa eta VVV [Trippin' You] arituko dira.  

Azkenik, Bilbao BBK Live Hirian Abusura iritsiko da, ekainaren 7an, eta Bilboko auzoko agertokietara igoko dira Javiera Mena, Ultralágrima, Parquesvr, Airbag, Los Bengala, Cápsulak Ziggy Stardusti egiten dion omenaldia, PI L.T., Hens, LaBlackie, Kiliki, Greta, Michael Foster, Ruiseñora, Puñales, Sunny Wright IV, Miravalles eta Lamia Mari.