Musika
Jazz jaialdia
Move, Alvaro Torres, Sumrrá, Juan Saiz, S. Hanahan eta M. Casado, Gasteizko jazz jaialdian
N. V. | EITB Media
Artista abangoardistenak programatzen dituen zikloa Principal antzokitik Europa jauregira eramango dute aurten, antzokian lanak egiten ari baitira.
-
Move laukoteak irekiko du zikloa, uztailaren 14an
Gasteizko jazz jaialdiak artista berri eta abangoardisten sei kontzertu programatu ditu, eta oholtzara igoko dira, hortaz, Move laukotea, Alvaro Torres, Sumrrá, Juan Saiz, Sarah Hanahan saxofonista eta la Milena Casado tronpeta-jotzailea.
Principal antzokia zaharberritzeko lanak egiten ari direla eta, Gasteizko jazz jaialdiko ziklo abangoardista Europa jauregira eramango dute.
Movek —Iñigo Ruiz de Gordejuela pianista gipuzkoarrak, Borja Barrueta bateria bizkaitarrak, Alberto Arteta saxofonista nafarrak eta Javier Callén kontrabaxu-jotzaile aragoiarrak osatzen duten taldeak— irekiko du zikloa, uztailaren 14an, bigarren diskoa aurkezteko kontzertuan.
Bihar, maiatzak 9, jarriko dituzte sarrerak salgai, jaialdiaren webgunean.