Itxi

Musika

Irailak 20

Gatibu batuko zaio Ura Bere Bidean Gasteizko kontzertu koralari

N. V. | EITB Media

Buesa Arenan euskal musikaren klasikoak 700 ahotsetan entzun aurretik, Gernikako taldeak Araban egingo duen azken kontzertua emango du, Gasteizen.

  • Ura Bere Bidea Korala kontzertua, 2024an

    Ura Bere Bidea Korala kontzertua, 2024an

Irailaren 20an, Buesa Arena Gasteizko pabiloian, Ura Bere Bidean kontzertu koralak 70eko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal kantu ezagunak eskainiko ditu, 33 abesbatzatako 700 kideren ahotsetan: Sorotan Bele, ETS, Zetak, Zea Mays, Eñaut Elorrieta, Su Ta Gar…

Fernando Velazquez musikaria arduratu da pop eta rock musikako kantuak egitura sinfonikora ekartzeaz.

Gainera, 19:00etan hasiko den gaualdia irekitzeko, Gatibu taldeak Araban egingo duen azken kontzertua emango du, abenduan BECen bere jarraitzaileei agur esan aurretik.

Antolatzaileek, Fair Saturday elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak, 6.500 sarrera jarriko dituzte salgai, 17 eta 39 euro arteko prezioan.