Itxi

Musika

Uztailaren 24-27

Gorka Urbizu, Ene Kantak, Crim, Koma eta Lendakaris Muertos, Hatortxu Rocken kartela ixteko

N. V. | EITB Media

98 artista eta talde daude iragarrita, euskal presoen aldeko jaialdiaren azken edizioak izango dituen bost agertokietan aritzeko. Lakuntzan izango da azken Hatortxu Rock jaialdia.

  • Gorka Urbizu izango da Hatortxu Rocken joko duen artistetako bat. Argazkia: Ibai Arrieta.

    Gorka Urbizu izango da Hatortxu Rocken joko duen artistetako bat. Argazkia: Ibai Arrieta.

Hatortxu Rock presoen aldeko jaialdiak osatu du bere azken ediziorako kartela. Jakina da, beraz, Lakuntzan paratuko dituzten bost agertokietan uztailaren 24tik 27ra joko duten artista eta taldeen zerrenda, azken hauek gehituta: Porrotx, Amaiur, Ene Kantak, Muga Zero, Moisés no duerme, Crim, Gorka Urbizu, Inadaptats, Koma, Lendakaris Muertos eta Green Valley.

98 artista eta talde hauek arituko dira: Anestesia, ZETAK, Delirium Tremens, Barniz, Bizardunak, Deskontrol + Arkada Social, Reincidentes, Kaleko Urdangak, KOP, Zea Mays, Las Ninyas del Corro, Mirua, Potato, Nafarroa 1512, Naxker, ødei, Odolkiak Ordainetan, Svetlana, On, Talco, Juantxo Skalari & La Rude Band + Set Skalariak, Xiberoots, Xutik eta Zaunka, Latzen, Afu, Alaitz eta Maiderrek Burutikekin batera eskainiko dituzten kantuak, Skatu, Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria, Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Autobus Magikoa, Sukena, The Lio, Kaotiko, Bulego, Buitraker, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Never Surrender, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos, Betagarri, Herdoil, Sofokaos, Iñigo ETS, Ana Tijoux, Roba Estesa, Hogei Berriro, Bourbon Kings, Trikidantz, Trikiteens, Olaia Inziarte, Auxili, Kristal Kolpatuak, Gora Musika, Tapia Eta Leturia, Anje Duhalde, Fermin Balentzia, Dinamita, La Txama eta Flakofonki, Tremenda Jauria, Soziedad Alkoholika, Dj Reimy, Dj Bull + Dj Jotatxo, Dj Fresa Morango eta Fillas De Cassandra, eta goiz honetan iragarritako Porrotx, Amaiur, Ene Kantak, Muga Zero, Moisés no duerme, Crim, Gorka Urbizu, Inadaptats, Koma, Lendakaris Muertos eta Green Valley.

Sarrerak salgai daude, jaialdiaren webgunean. Lau eguneko bonua 125 euroko prezioan dago, eta egun bakoitzeko sarrerak "laster" jarriko dituzte salgai.