kultura
Gastronomia
Basque Culinary Center, nazioartera begira
Bi master berri antolatuko dituzte datorren urtean. Txinako, Errusiako, AEBetako, Kolonbiako eta Txileko eskolekin lankidetzan arituko dira.
Basque Culinary Center sukaldaritzaren unibertsitateak bi urte oparo bete ditu. Gaur, aurtengoaren balantzea egin dute, eta datorren urterako erronkak finkatu ditu Patronatuak. 10.000 lagunek hartu dute parte aurten unibertsitateko ikastaroetan.
Aurrera begira, berriz, haztea eta nazioarteratzea dira Basque Culinary Centerren erronka nagusiak.
Autengoa urte ona izan dela diote 332 profesional, 170 ikasle gradu eta 10.000 lagun hurbildu direlako sukaldaritza ikastera. Aurrera begira, 2013an nazioartera ateak zabaltzea eta ahaztea erronkak.
Bi master berri antolatuko dituzte doktoradutza nahi duenak ikasten jarraitzeko aukera izan dezan. Era berean, Culinary Institute os America eta Hattori eskolekin jardungo dute lankidetzan eta ikastaroak egingo dira Txinan, Errusian, AEBetan, Kolonbian eta Txilen.
Falkultateak ikasle kopurua handitzea ere du helburu eta errezeta liburu bi aterako dituzte, profesional, zaleak eta ikasleak erakarri eta gastronomia ekonomiaren aktiboa dela erakutsi nahi dute. 5.600 milioi euroko aurrekontua dute 2013rako.