kultura
Zientzia
Giza gorputzaren ezaugarriei eta mugei buruz ikasteko, Eureka
480 metro karratu berri inauguratu ditu Eureka zientzia-museoak, bi aretotan banatuta. Autopsia birtual bat egiteko aukera ematen du, besteak beste.
-
Eureka. Argazkia: EITB
Donostiako Eureka zientzia museoak areto berria inauguratu du. Biziaren zientzien buruzko edukiak erakusten ditu. Giza gorputzaren ezaugarriak eta mugak ezagutzeko esperientzia interesgarria eta dibertigarria da.
Bi aretotan banatzen dira Eureka museoak giza gorputzari eskaini dizkion 480 metro karratu berriak: Lehenengoan, gorputzaren gaitasunak ezagutu eta probatu ditzakete bisitariek, museo honek ohi duen bezala, era ezin aktiboagoan, besteak beste, jauzi ahalmena, indarra edo abiadura erreakzio denbora.
Bigarren aretoa oraindik ikusgarriagoa da. Hemen giza gorputzaren ezaugarri biologikoak azaltzen dira, eta funtsezko prozesu batzuk. Zinez interesgarria autopsia birtualaren mahaia, batez ere forentse bokazioa dutenentzat.
Bi urtez landu dute museoaren arduradunek eremu berri hau eta hemen erakusten diren tresna eta instalazio gehienak museoan bertan diseinatu eta fabrikatu dira.