Itxi

kultura

Jaialdia

Olatu Talka, gure proposamenen zain

Maiatza amaieran izango da jaialdia Gipuzkoako hiriburuan eta otsailaren 15era arte zabaldu dute proposamenak aurkezteko epea.

1:22
Olatu Talka

Donostiako Olatu Talka jaialdi jendetsuaren laugarren edizioa martxan da aurten ere. Maiatzaren amaieran izango da eta oraintxe zabaldu da proposamenak aurkezteko epea. Antolatzaileek Donostiako eta inguruetako talde eta elkarte guztiei dei egin diete, proposamenak bidali eta indarrak batzeko.

Olatu Talka jaialdia Donostia 2016 ekimenaren barnean dago. Kulturaren inguruan, ezberdinen artean elkarlanerako eta topaketarako gunea izatea du helburu. Laugarren urtea da 2013koa eta espiritu berdina izango badu ere, berrikuntzen artean, artista profesional eta ez-profesionalen arteko elkarlana helduko da. Diziplina ezberdinen arteko elkarlana ere bultzatuko da.

Olatu Talka jaialdiaren egitaraua osatzeko proposamenak bidaltzeko epea zabalik da. Otsailaren 15era bitartean izango dute elkarteek, taldeek eta herritarrek eurena aurkezteko parada: antolatzaileek parte hartzera deitu dute. Proposamen gehienek aurkituko dute beren lekutxoa eta gainera horietako asko beste batzuekin nahastuz eta osatuz, aberastu egingo omen dira.