kultura
Heriotza
Manuel Mota hil da, Pronoviaseko sormen-zuzendaria
Bi hamarkadatan aritu zen Alberto Palatchiren enpresan. Sektoreko izen garrantzitsuenetariko bat zen.
-
Manuel Mota eta Irina Shaik. Argazkia: EFE
Manuel Mota diseinatzaile kataluniarra hil da, 23 urtez Pronoviaseko sormen-zuzendaria izandakoa. 46 urte zituen, enpresak jakinarazi duenez. Pronoviasek sormen-zuzendariaren heriotzak "atsekabea" sortu duela jakinarazi du ohar batean.
Alberto Palatchi konpainiako zuzendariak esan duenez, taldeak "partaide garrantzitsuenetariko bat" galdu du Motaren heriotzarekin. Bilduma, desfile, esfortzu, talentu eta ilusio asko bizi dutela gaineratu dute eta Mota "gizon, lankide eta pertsona handia" zela adierazi dute.
"Senideei eta ingurukoei une zail hauetan gure afektu eta maitasuna helarazi nahi diegu. Talde honek ez du inoiz ahaztuko": horrela amaitzen da agiria. Ez dute heriotzaren zergatia argitu.
1966ko uztailaren 9an jaio zen, Tarragonan, eta 20 urte zituela Madrilera joan zen ehungintzaren inguruko ikasketak burutzeko. Garai hartan, eta ustekabean, emaztegaien soinekoak egiten hasi zen. 1990an hasi zen Pronovias taldean lanean.