Itxi

kultura

Arkeologia

Argiñetako aztarnak, uste baino zaharragoak

Edalontzi batek hipotesi berri baterako atea zabaldu du. Bere ezaugarriak aztertuta, nekropolia VIII. mendekoa barik, VI. mendekoa izan litekeela uste dute orain ikertzaileek.

1:09

Elorrioko Argiñetako nekropolian aurkitutako aztarnak Bilboko museo arkeologikoan ari dira aztertzen. Ikerketa luzea izango da, baina lehen hipotesien arabera, baliteke nekropolia uste baino mende bi zaharragoa izatea: VI. mendekoa.

Hori baieztatzeko, esangurabako hondarrak ikusten ditugun horiek, esanahiz jantzi beharko dituzte Bilboko museo arkeologikoan. Horretarako, lehenengo eta behin, Argiñetako aztarnok garbitu, identifikatu eta sailkatzen hasi dira.

Aterako diren ondorioekin, sasoi hartako gizartea irudikatzen has litezke. Hondakinen artean, baina badira bestelako ustekabeak ere.

Argiñetako edalontzi batek hipotesi berri baterako atea zabaldu du. Bere ezaugarriak aztertuta, nekropolia VIII. mendekoa barik, VI. mendekoa izan litekeela uste dute orain ikertzaileek.

Behin azterketa prozesua amaituta, aztarnak biltegian gordeko dituzte ikertzaileen eskura egon daitezen, euren sekretuak nork argituko zain.