kultura
Euskara
2013ko Kilometroak jaiak badu abestia
Kilometroetako abestia maiatza-ekaina bitartean plazaratzea izan ohi da normala, baina aurtengo aurreratzeak zerikusi zuzena du Tolosako inauteriekin.
Tolosan egingo da aurten Gipuzkoako ikastolen festa, Kilometroak. Urrian izango da, baina inauterien usainean, prest dago jada 2013ko Kilometroak festaren abestia.
Musikari dagokionez, abesti gaztea, festa girokoa, martxosoa eta alaia. Halakoxea izango da Tolosako Kilometroetakoa. Eta hitzetan, aproposa euskaraz kalean bizi duen egoera adierazteko.
Kilometroetako abestia maiatza-ekaina bitartean plazaratzea izan ohi da normala. Aurtengo aurreratzeak zerikusi zuzena du Tolosako inauteriekin.
Xabier Zeberio izan da abestiaren produktorea, eta elkarlanean aritu dira besteak beste Laskorain ikastolako abesbatza, Alos Quartet taldeak eta Bonbereneako txaranga.
Juantxo Arakama da abestiaren egilea eta abeslaria.