kultura
Lehiaketa
"Eman ekontzientzia minutu bat", zuzenean
Sariak 20:30ean emango dituzte eta eitb.com-en bitartez zuzenean jarraitzeko aukera izango da.
-
'Eman ekonzientzia minutu bat'. Argazkia: EITB
"Eman ekontzientzia minutu bat" lehiaketaren irabazleak jakitera emango dira 20:30etik aurrera eta ekitaldia streaming bidez eskainiko dugu eitb.com-en. Unesco Etxeak "Eman minutu bat" ikus-entzunezko lanen lehiaketa antolatu du, hirugarren edizioa aurten. Eskubide horren inguruko minutu bateko ikus-entzunezko lan onenak sarituko dira lehiaketan, hiru maila edo kategoriatan banatuta.
Maila nagusiko MINUTU irabazleak sari bat jasoko du: dokumental bat filmatzea "ekontzientzia" kontzeptuaren inguruan, gehienez 6.000 euroko aurrekontuarekin.
UNESCO Etxea- Euskal Herriko UNESCO Zentroa nazioarteko borondatea duen euskal GKE bat da, eta joan deneko 21 urteotan Bakearen Kulturaren eta Giza Garapen Iraunkorraren alde ari da lanean, eskubideak eta erantzukizunak, biak, aintzat hartuko dituen kulturaren alde; pertsonak, gizarte-erakundeak, hizkuntza- eta kultura-komunitateak eta herriak aintzat harturik, hiritargo global demokratikoa eraikitzeko lan egingo duen mundu baten alde. Horixe da, hain zuzen, UNESCOk, eratu zenean, bere gain hartutako xedea: bake bidezkoa eta duina eraikitzea, pertsona eta haren duintasuna eta balio gorenak ardatz harturik.