Itxi

kultura

146 DAUDE GUZTIRA

Euskaltzaindiak 14 euskaltzain urgazle izendatu ditu

Erredakzioa

Otsailaren 22an, ostiralarekin, Euskaltzaindiak 14 euskaltzain urgazle berri izendatu zituen, Bilbon, osoko bilkura batean. 146 euskaltzain urgazle ditu guztira hizkuntzaren akademiak egun.

  • Euskaltzaindia

    Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak aldiro-aldiro izendatzen ditu euskaltzain urgazle berriak, euskaltzain oso, emeritu eta ohorezkoekin batera euskararen akademia osatzen duten kideak. 2006ko maiatzean izendatu zituen azken aldiz urgazle berriak; esparru ezberdinetako (zientzia, hizkuntzalaritza, irakaskuntza, kazetaritza...) 35 pertsona aukeratu zituzten orduko horretan, eginkizun berrirako.

Oraingo honetan, dagoeneko akademiaren batzorde akademikoetan lanean ari diren pertsonak hautatu dituzte. Gutxienez 2005. urtetik ari dira guztiak batzorde horietan beharrean.

Hauek dira euskaltzain urgazle berriak: Iñaki Aldekoa, Kaxildo Alkorta, Iñaki Amundarain, Nagore Etxebarria, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Antton Gurrutxaga, Patxi Juaristi, Gerardo Luzuriaga, Elena Martinez de Madina, Felix Mugurutza, Manu Ormazabal, Erramun Osa eta Iratxe Retolaza.

Gaur egun, 146 euskaltzain urgazle ditu Euskaltzaindiak.