kultura
Euskara
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren azken bertsioa, Interneten
Hiztegi Batuak Euskaltzaindiak aratu dituen ia 43.000 forma jarri ditu eskuragarri Euskaltzaindiaren webgunean.
UZEIk eta Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren azken bertsioa aurkeztu dute eta horrekin batera lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hiztegi Batuak Akademiak aratu dituen ia 43.000 forma jarri ditu eskuragarri Euskaltzaindiaren webgunean.
Hiztegi Batua bi alditan egin du Euskaltzaindiak. Lehen itzulia 2010ean amaitu zuen, 20.000 forma araututa. Hiztegi Batuak hitzen forma estandarrak biltzen ditu eta beraz "hiztegi ortografikoa" da.
Ekitaldi berean Jon Etxabe UZEIko presidenteak eeta Andres Urrutiak euskaltzainburuak hitzarmena sinatu dute bi erakundeen arteko elkarlana sendotzeko helburuarekin.
Akademiak arautu dituen 42.942 forma eskaintzen dira, erabiltzaile guztien esku jarri dira Akademiaren webgunearen bitartez, euskaltzaindia.net/hiztegibatua helbidean.
Hiztegi Batuak hitzen forma estandarrak biltzen ditu, "hiztegi ortografikoa" da... Euskaraz idazterakoan sortu izan den hainbat zalantzari erantzuna ematera dator... Eta hemendik aurrera sarean dugu eskura.
UZEIren eta Euskaltzaindiaren arteko harremana 1986an haso zen, hiztegigintzan gauzatu da, besteak bete. Orain sinatutako hitzarmenak bost urteko iraupena izango du, eta euskararen corpusa eguneratzeko, mantentzeko, gizarteratzeko eta erabiltzaileen beharretara egokitzeko egitasmoen inguruan gauzatuko da.