Itxi

kultura

Erakusketa

'Badu Bada' erakusketak Baionara egin du salto

Lapurdiko hiriburuko Euskal Museoan da ikusgai maiatzaren 19ra arte. Hurrengo hilabeteetan Bordelera eramango dute, Akitania-Euskadi euroeskualdearen laguntzarekin.

1:16

"Badu Bada" erakusketak sekulako arrakasta izan zuen Donostiako San Telmon: 17.000 lagunek bisitatu zuten azarotik. Orain, Baionako Euskal Museoan da ikusgai.

Orain Lapurdiko hiriburuan bisitatu ahal izango da maiatzaren 19ra arte.

Bertan, euskarari buruzko informazio zabala eskaintzen da: historia, lurraldea eta munduan duen lekua.

Hurrengo hilabeteetan erakusketa hau Bordelera eramango dute, Akitania-Euskadi euroeskualdearen laguntzarekin.

Informazio gehiago badubada.com webgunean.