Itxi

kultura

Jaialdia

Maiatzaren azken asteburuan Donostiak gainezka egingo du Olatu Talkan

Ibaeta eta Zubieta lotzen dituen errepidea itxi egingo dute eta 35 jarduera egingo dituzte bertan. Gainera, 'Errautsak bihotzean' ikuskizuna Victoria Eugenian estreinatuko dute maiatzaren 24an.

  • Olatu Talka jaialdiaren aurkezpena. Argazkia: EITB

    Olatu Talka jaialdiaren aurkezpena. Argazkia: EITB

Donostiako Olatu Talka jaialdiaren programazioak eta hiriaren bigarren mendeurreneko ospakizunek bat egingo dute maiatzaren 24an, 25ean eta 26an.

Bi ekimen nagusi aurkeztu dituzte egun horietarako: Alde batetik, "Ziklobia". Maiatzaren 26an Ibaeta eta Zubieta lotzen dituen errepidea itxi egingo dute motordun ibilgailuentzat eta zazpi kilometroko ibilbidean 35 jarduera egingo dituzte.

Bestalde, "Errautsak bihotzean" ekimena ere egingo dute. Musika-antzerkia eta dantza ikuskizuna maiatzaren 24an ikusi ahalko da Victoria Eugenia antzokian. Hiru emanaldi eskainiko dituzte Victoria Eugenia Antzokian, iraupena 45 minutukoa izango da eta sarrera doakoa izango da.

Donostia 2016 bulegoak adierazi duenez, aurreko urtetan baino askoz ere proposamen gehiago jaso dira 2013ko Olatu Talkarako: guztira 150 ekitalditik gora antolatuko dira.