kultura
Anuncio
Bilboko Aste Nagusiko kontzertuak Txurdinagan izango dira
Bilboko jaietako zinegotziak esan duenez, Txurdinagako Europa parkea Botika Zaharreko zabalgunearen "oinordeko naturala" da.
Itziar Urtasun Bilboko Udaleko jaietako zinegotziak esan duenez, Txurdinagako Europako Parkea aurtengo Bilboko Aste Nagusiko ekitaldi jendetsuenak bilduko ditu eta Botika Zaharrean egin diren emanaldien "oinordeko naturala" da.
"Jarraitzeko bokazioa du kokapen berri horrek", adierazi du. Leku aldaketa Zorrotzaurre deritzon gunearen berritze lanengatik egin behar izan dutela leku aldaketa, hori gogoratu du Urtasunek eta leku berriak, Europa parkeak alegia, "abantailak" dakartza. 1.000 metro karratuko zelaia du eta 20.000 lagun biltzeko tokia. Gainera, ikusteko eta joateko modu ezinhobeak ditu.
Aste honetan bertan gai horri buruz aritu dira Jai Batzordean eta talde politikoei, auzokideei eta Bilboko Konpartsak elkarteari informazioa eman diete. Bilboko Aste Nagusiko ekitaldi jendetsuenak hartuko ditu.