kultura
Zuzenean
Burmuinaren gaixotasunen inguruko ikerketak eztabaidagai
eitb.com-ek Mara Dierssen Espainiako Neurozientzia Elkarteko presidentearen hitzaldia eskainiko du zuzenean, ostegunean, 18:30etatik aurrera.
Achucarro zentroak Mara Dierssen Espainiako Neurozientzia elkarteko presidentearen hitzaldi bat eskainiko du ostegunean. Hitzaldia zuzenean streaming bidez, jarraitu ahal izango da eitb.com-en eta burmuina hobeto ezagutzea eta bere gaixotasunen inguruko ikerketaren garrantzia azpimarratzea du helburu.
Achucarro forum ekimena aurten estreinatzen da. Europako Batasunak, urte honetako maiatza, "Europako Burmuinaren Hilabetea" izendatu duelarik, eta horretarako dibulgazio lengoian garatuko den hitzaldi bat antolatu dute, Espainiako Neurozientzia Elkarteko, hautetsitako Presidente berriarekin, Mara Dierssen anderearekin alegia.
Hitzaldia erderaz izango da eta eitb.com-en bitartez zuzenean jarraitzeko aukera izango da.