kultura
El sol jaialdia
Sormen izpiak Bilbon
Ostegunean hasiko da El Sol publizitate jaialdia. Aurten ere, krisiari aurre egin beharko diote antolatzaileek.
Ostegunean emango diote hasiera El Sol publizitate jaialdiari. Aurtengoak ere krisiari aurre egin beharko dio.
Eguraldiak eta Euskalduna Jauregiaren kanpoko itxurak, Bilbon ez dagoela eguzkirik, ezta El Sol Jaialdirik emango luke, baina barru aldean dena prest dago publizitate komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarrerako.
Epaileak lanean ari dira dagoenekoz lehiaketara aurten aurkeztu diren 2.000 publizitate lan sailka aztertzen. Lanen kopurua, jaialdiaren arduradunek aitortu dutenez, krisiaren eraginez, %20 jaitsi da.
Hala ere, dioskunez, Espainiako lanen jaitsiera, publizitate inbertsioarena baino txikiagoa izan da, ehuneko 10ekoa bakarrik. Iberoamerikan ez dago halako krisirik, baina lanen ehuneko 40 bakarrik heldu da handik.
Autokritika eginaz dioenez, hemengo krisiari gehiegi begiratzeagatik ez dute merkatu hori behar beste zaindu.
Euskal Herritik 25 lan inguru lehiatuko dira. Egunotan jaialdiak 1800 pertsona inguru elkartuko ditu Bilbon bihartik aurrera. Igandean saria merezi izan duten lanak ikusgai izango dira Bilboko Alhondegian.