Itxi

kultura

% 21ekoa da egun

Wertek kulturako BEZa berrikusteko 'jarrera irekia' agertu du

Wertek esan duenez, "guztiak" dira BEZa % 21era igotzeak sortu duen "zailtasunen" jakitun. "Benetan, gero eta jende gutxiago" doa ikuskizunetara, haren hitzetan.

  • José Ignacio Wert. Argazkia: EFE

    José Ignacio Wert. Argazkia: EFE

Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak esan duenez, "jarrera irekia" du kultura arloko BEZa % 21era igotzeko erabakia "berrikusteko". Erabakia "bateratze fiskalaren arloko helburuekin bateragarria" den heinean berrikusiko dute betiere.

COPE katean jakinarazi duenez, "Kultura zein Ogasun ministroei ez zaie gustatzen zergak igotzea", eta "guztiak" oso kontziente dira BEZa % 21era igotzeak sortu dituen "zailtasunez", ikuskizunetara "gero eta jende gutxiago" joatea ekarri baitu. "Bateratze fiskalerako helburuekin bateragarria den heinean, Ogasun ministroa eta biok gaude erabaki hori berrikusteko", azpimarratu du.

Halere, esan duenez, ezin dira ahaztu Europako Batzordeak Espainiari egin dizkion "gomendio espezifikoak": BEZ murriztu gehiegi izaten jarraitzen duela adierazi dute Bruselatik. Edonola ere, kulturako BEZa "hausnarketa zabalago baten baitan kokatu behar dugu, ez bakarrik kulturaren alderdi fiskalean -horretan ere bai-, baizik eta kultura industriaren sustagarri modu berrien baitan, mezenasgoa kasu".