kultura
Euskara
Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu dute
Erredakzioa
Erakunde bakoitzaren izaera eta helburuen barnean, bien arteko lankidetza proiektuak sustatu eta garatu nahi dituzte euskal hizkuntzaren eta kulturaren esparruan.
Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute, Bilbon, Akademiaren egoitzan.
Eusko Ikaskuntzaren izenean Iñaki Dorronsoro lehendakariak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria eta Rosa Miren Pagola Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordea ere izan dira ekitaldian.
Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak, erakunde bakoitzaren izaera eta helburuen barnean, bien arteko lankidetza proiektuak sustatu eta garatu nahi dituzte euskal hizkuntzaren eta kulturaren esparruan. Testuinguru horretan, elkarrekin ikerketak gauzatu nahi dituzte hizkuntza eta kultura izaerako gaietan, bai eta hizkuntzaren, kulturaren eta gizartearen arteko harremanak sendotzea xedetzat duten egitarauen inguruan ere. Horiek horrela, bi erakundeon arteko lankidetza euskal hizkuntzaren eta kulturaren eremuan gauzatuko da, bai eta hizkuntzaren, kulturaren eta gizartearen arteko harremanak sendotzea xedetzat duten egitarauen inguruabarrean ere.