Itxi

kultura

Euskera

Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana aurkeztu du Jaurlaritzak

Erredakzioa

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailburuordeak hizkuntzen arloko eskubideak eta politikak "borroka politikotik" kanpo uzteko beharra nabarmendu du.

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailburuordeak hizkuntzen arloko eskubideak eta politikak "borroka politikotik" kanpo uzteko beharra nabarmendu du, eta arlo honetan akordio "zabalak" lortzeko deia egin du.

Baztarrikak Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana aurkeztu du asteazken honetan Eusko Legebiltzarreko Euskara Batzordean. Bileraren hasieran Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Euskara sailburua ere egon da.

Planaren garrantzia nabarmendu du Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, "datozen urteetako hizkuntz planifikazioa zehaztuko duen esparru orokorra" ezartzen duelako. Edozein hizkuntzaren suspertze prozesuaren arrakasta bermatzeko hiru faktorek bat etortzea beharrezkoa dela esan du, alegia, "lege esparru egoki bat", hizkuntza politika "eraginkor" bat, eta "herritarren atxikimendoa edo aldeko jarrera".

Baztarrikak azaldu du planaren helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea eta indartzea dela, eta horretarako, herritarren atxikimendua "baldintza ezinbestekoa eta giltzarria" dela. Halaber, "euskararen normalizazio soziala bermatzeko eta euskal gizartean elebitasun orekatua lortzeko beharrezkoa neurriak definitzea" ere aipatu ditu proiektuaren helburu gisa.

Jaurlaritzak aurkezturiko agiriaren arabera, hizkuntza eskubideen tratamenduan progresibitatea modu egokian aplikatzea ezinbestekoa da, agiriaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hizkuntz errealitate ezberdinen aurrean, "normaltzat eta eraginkortzat" jotzen da zonaldeen arabera ezberdintasunak izatea neurriak eta erritmoak ezartzerakoan".