Itxi

kultura

2013-2014 ikasturtea

Euskaltegietan ikasteko diru-laguntzak berreskuratu ditu Jaurlaritzak

Erredakzioa

Urte batez bertan behera utzita egon ondoren, Eusko Jaurlaritzak ikasleeiematen dizkien diru-laguntzak berreskuratu ditu eta, horretarako, 700.000 euro jarri ditu.

  • Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Joseba Erkizia HABEko zuzendaria. EiTB

    Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Joseba Erkizia HABEko zuzendaria. EiTB

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) euskaltegien sareko ikasleei diru-laguntza zuzenak ematen dizkien deialdia berreskuratu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2013/14 ikasturtearen hasierarekin, urte batez bertan behera utzita egon ondoren. Horretarako, 700.000 euro jarri ditu Jaurlaritzak.

Ikasturte berria hastera doala, aurkezpen ekitaldia egin dute Gasteizen Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Joseba Erkizia HABEko zuzendariak.

Joan den ikasturtean euskaltegi publiko nahiz pribaturen batean ikasle izan direnei zuzendutako diru laguntzak izango dira, zehatzago esanda, 2012ko bigarren deialdian edo 2013ko lehenengoan agiria ateratzeko azterketara aurkeztu eta gainditu duten ikasleei zuzenduak. Baldintza hori bete eta laguntza eskatzeko interesik duten ikasleek urriaren 3ra arte dute zabalik eskaera egiteko epea.

Ikasleentzako laguntza zuzenak berreskuratzeaz gain, euskaltegien finantziaziorako diru laguntzak ere oso-osorik mantendu ditu aurten Eusko Jaurlaritzak. 30.372.000 euro dira orotara; horietatik 18.890.000 euro euskaltegi pribatu homologatuentzat izango dira, eta gainerako 11.482.000 euroak, berriz, udal euskaltegientzat. Euskara eskolak ematen dituzten Euskal Etxeentzat, aldiz, 200.000 euro daude ikasturte honetan.

Bestalde, euskaltegi sarearen ikasturte hasierako aurkezpenean, Patxi Baztarrikak iragarri du HABEk eta Eusko Jaurlaritzak, legealdi honetan, euskaldun berriari "merezi duen aitortza eta omenaldia" egiteko ekimen "berezi eta esanguratsu bat" egiteko asmoa dutela.