Itxi

kultura

Telesail onenak

'Modern Family' eta 'Breaking Bad', Emmy sarietako erreginak

Erredakzioa

Modern Family, Breaking Bad eta Behind the Candelabra izan dira aurtengo Emmy sarietako garaileak. Komedia, drama eta telesail onenaren sari nagusiak eraman dituzte etxera.

  • Breaking Bad, urteko dramarik onena. EFE.

    Breaking Bad, urteko dramarik onena. EFE.

Modern Family, Breaking Bad eta Behind the Candelabra izan dira aurtengo Emmy sarietako garaileak. Faboritoen artean erreginak ziren eta komedia, drama eta telesail onenaren sari nagusiak eraman dituzte etxera.

Neil Patrick Harris aktoreak zuzendu zuen atzoko ekitaldia, Los Angeleseko Nokia aretoan. Sofia Vergara eta Morena Baccarin aktore latinoek ez zuten saririk jaso.

Behind the Candelabra lanak 3 sari eskuratu zituen, iragan astean beste sari banaketa batean beste zortzi lortu ondoren.

Telebistako film luze onenaren saria lortu zuen, eta Michel Douglas aktorea eta Steven Soderbergh zuzendaria atal horietan garaile atera ziren.

David Fincherrek ere saria eraman zuen, House of Cards telesailagatik. (interneten eskainitako produkzioa izan da).

Modern Family, Veep, Breaking Bad eta Homeland telesailak ziren faboritoak, baina, azkenean, Modern Familyk eta Breaking Badek jaso zituzten sari nagusiak. Hala ere, telesail horietako aktoreek ez zuten saririk lortu.