Itxi

kultura

Soraluze

Euskal Herri osoko euskaltzaleak bat eginda Topa Egunean

Erredakzioa

Topaguneak eta euskara elkarteek elkarlanean antolatu dute jai eguna.

1:24
Argazkia: EiTB

Deba Garaiko euskara elkarteek eta Topagunea euskara elkarteen federazioak II. Topa eguna antolatu dute Soraluzen. Jaiaren helburu nagusia Euskal Herriko euskara elkarteen eta euskalgintza osoaren lana ezagutaraztea da.

11:00etan eman diote hasiera jaiari Soraluzeko zubian, eta bertan egin diete harrera Euskal Herriko txoko ezberdinetatik inguratu diren euskaltzaleei.

Goizean Jon Sarasuak Hiztunpolisa liburua aurkeztu du, eta arratsaldean ekitaldi nagusia izango da. Hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango da egun osoan, eta Kokein eta Gose taldeen musikak jarriko diote amaiera festari.

Antolatzaileen esanetan, beharrezkoa da euskararen aldeko gisa honetako jai gehiago egitea.

Iaz egin zuten lehen Topa Eguna Azkoitian, Topagunearen baitako barru ekintza bezala. Aurten, ordea, euskaltzaleak elkartera erakarri ordez, elkarteko kideak atera dira kalera.

Euskararen aldeko lehen elkarteak duela 30 urte sortu ziren, dagoeneko ehundik gora dira eta urtez urte kopurua hazten ari da.