Itxi

kultura

Topic zentroko fundatzailea

Miguel Arreche, Tolosako Topic zentroko fundatzailea, hil da

Erredakzioa

1983. urtean Txontxongiloen Nazioarteko jaialdia antolatu zuen, lehen aldiz, Arrechek. Titirijai jaialdia erreferente bihurtu da nazioartean denboraren joanean.

Tolosako Topic zentroko eta Titirijai jaialdiko zuzendaria hil da, 68 urte zituela, buruko isuri bat izan eta gero.

83an Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia antolatu zuen lehen aldiz, eta titirijai jaialdia erreferente bihurtu da denboraren joanean.

Txotxongiloei lotuta, Topic zentroaren fundatzailea ere izan zen Arretxe. 2009an ireki zuten zentroa eta txontxongiloei lotutako era askotako ekitaldiak antolatu dituzte bertan.

Autodidakta zela esan ohi zuen. Bere kasa trebatzea eta heztea ez zen oztopo izan nazioartean ere aitortza jasotzeko. Unimaren idazkari nagusi izan zen zortzi urtez, 2000. eta 2008. urteen artean. Halaber, txontxongiloen mundua hedatzeko egin zuen lanaren eskertza gisa,  Rosette Aranda saria eman zioten  Mexikon.