Itxi

kultura

Ospakizuna Ataunen

Jentilen etorrera antzeztu dute Ataunen

Erredakzioa

120 herritarrek parte hartu dute Euskal Mitologian eta esaera zaharretan oinarritutako ospakizunean.

1:29
Argazkia: EiTB

Ospakizun berezia egin dute arratsaldean Ataunen. 120 herritarren parte-hartzearekin, jentilen etorrera antzeztu dute. Herriaren sinesmenak, kontu zaharrak, kondairak eta aitona-amonek kontatzen zituzten istorio eta ipuinak taula gainean jarri dituzte gaurko ikuskizunean.

Joxemiel Barandiaran Ataungo seme kuttunak bildutako istorioak jendeari gerturatu dizkiete, Euskal Mitologian eta esaera zaharretan oinarritzen baita ospakizuna.

Goizean jaitsi dira jentilak mendietatik. Torto, Ataungo lehen artzaina, begi bakarreko pertsonaia mitologikoa, basurdeen aztarnen bila ibili da. Arratsaldean, Marirekin eta munduko gainontzeko jentilekin batera, kristauen aurrean jarri da Ataungo taula gainean.