kultura
Bizkaiko Kultur Txartela
Bizkaiko Foru Aldundiak kultura bonu berria kaleratuko du Gabonetan
Erredakzioa
Txartelak 40 euroko balioa izango du, eta kultur produktuak erosteko edo museoetarako, zuzeneko emanaldietarako eta bestelako kultur ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko erabili ahal izango da.
-
Bizkaiko Foru Aldundiak kultura bono berria kaleratuko du. Argazkia: EiTB
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Kultur Txartela aurkeztu du. Programa horren bidez, kultur produktuak erostea sustatuko da, euskarri guztietan. Txartelak Kutxabank finantza-erakundearen bitartez erosi ahal izango dira, txartela baliatuz, orotarako kutxazainetan eta antzeko zerbitzuetan. Erakundeak behar diren mekanismoak jarriko ditu kategoria bakoitzean txarteleko eta pertsonako Bizkaiko Kultur Txartel bakarra erosi ahal izateko. Abenduaren 16tik abenduaren 31ra izango da salgai.
Bizkaiko Kultur Txartelak 40 euroko balioa izango du, eta kultur produktuak erosteko edo museoetarako, zuzeneko emanaldietarako eta bestelako kultur ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko erabili ahal izango da. Produktuak eta sarrerak kanpainari atxikitako establezimenduen sarean erosi beharko dira.
Bizkaiko Kultur Txartelak hiru kategoria izango ditu: A motakoa (32 euro), edozein kultur produktutarako; B motakoa (28 euro), kultur jardueretarako (arte eszenikoak eta museoetara bisita, zinea); eta D motakoa (24 euro), euskaraz egiten diren produktu eta jardueretarako.
Bizkaiko Kultur Txartelaren bidez erosi ahal izango diren kultur produktuen artean hauek daude: liburuak (salbuetsita daude testu liburuak, ikasteko liburuak eta profesionalak), musika (edozein euskarritan) eta zuzeneko musika kontzertuetarako sarrerak; zinema (DVD eta beste euskarri batzuk) eta zinema areto komertzialetarako sarrerak; ikuskizun eszenikoetarako sarrerak (dantza, antzerkia); eta museoak bisitatzeko sarrerak.