Itxi

kultura

Goya sariak

Wert ministroaren falta kritikatu zuten Goya sarien banaketan

Erredakzioa

Zinema industriaren egoera eta BEZaren igoera izan ziren Madrilen egin zuten sari banaketara bertaratutakoen jo muga nagusiak.

  • David Trueba eta Natalia de Molina. EFE.

    David Trueba eta Natalia de Molina. EFE.

José Ignacio Wert, Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa, denen ahotan egon zen Goya sarien 28. sari banaketan. Ministroak kale egin zuen Madrilen egindako ekitaldian eta bertaratu zirenek bere falta kritikatu zuten. Gainera, zinemaren industriak bizi duen egoera eta BEZaren igoera ere kritikatu zituzten.

Alfonbra gorrian hasi ziren lehen kritikak eta zinemagile eta aktore ugarik momentu hori aukeratu zuten kulturako arduradun nagusia ez egotea kritikatzeko. Barrualdean eta ikuskizuna hasita, Manel Fuentes aurkezleak 'egia al da ministroa ez dela etorri?' galdetu zuen.

Sari banaketa bide horretatik amaitu zen. David Truebak, 'Vivir es fácil con los ojos cerrados', Zuzendari Onenaren eta Film Onenaren sariak jaso zituenean Werti buruz hitz egiteko aprobetxatu zuen: 'Etorri ez denak bere arazoak gainontzekoei jaurti beharrean aldez aurretik konpondu beharko lituzke' esan zuen.

Antzeztaldeko Gizonezko Aktore onenaren saria jaso zuen Roberto Álamok, 'La Gran Familia Española' 'Zure presentziarekin ohoratzea nahi nuen baina ohoregabetu egin nauzu. Horregatik sari hau ez da zuretzat' adierazi zuen.

Gidoi Egokitu onenaren saria irabazi zuen Alejandro Hernandezek, 'Todas las mujeres', ministroaren dimisioa eskatu zuen.

'Ezjakintasunaren ministroa' dela esan zuen Javier Bardemek eta aretoan bildutako 'esperantzaren marea zuria' zoriondu zuen herritarrak politikarien gainetik daudela adieraziz.

Zinema Akademiaren presidenteak, Enrique González Macho, sektorearen eskakizunak nabarmendu zituen eta 'gaur egun film bat egitea ekintza heroikoa dela esan zuen'. Madrileko Auditorium hotelera bertaratutakoen txalo artean sektoreak bizi dituen arazo ekonomikoak aipatu eta BEZa % 21a igo izanak kulturan izandako eraginak gogoratu zituen.

Antzeztaldeko Emakumezko Aktore onenak, Marian Álvarez 'La herida'; eta Natalia Molinak ('Vivir es fácil con los ojos cerrados'), Emakumezko Aktore Berri onenak, abortuaren legearen aurkako jarrera erakutsi zuten.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena