kultura
EOS
Iñigo Alberdik EOSeko zuzendari nagusi kargua utziko du
Erredakzioa
Alberdi 2006ko martxoaren 28an izendatu zuten zuzendari nagusi, German Ormazabal hamar urtez lanpostu horretan egon eta gero, eta "betetzat" eman du bere lanaldia.
Karguan zortzi urte eman ostean, eta bere kontratuaren mugaeguna joan zen martxoaren 3a izanik, Iñigo Alberdi zuzendari nagusiak, berak hala erabakita, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren buru izateari utziko dio.
Alberdik 2006ko martxoan hartu zuen bere gain zuzendaritza nagusiaren erantzunkizuna eta, kudeaketan zein egitasmo berriak martxan jartzen lan egin ondoren, betetzat eman du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzan emandako aroa.
Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Iñigo Alberdik kontratua denboraldia bukatu arte luzatzea adostu dute, errelebua modu planifikatuan egin dadin.
2013ko balantzea
Iñigo Alberdiren kontratua luzatzea eta errelebua berresteaz gain, Administrazio Kontseiluak 2013ko jardueraren datuei oniritzia eman die. Guztira, 151 jarduera egin ditu Orkestrak, 6.793 abonaturentzat eta, guztira, 139.500 ikus-entzule izan ditu